Domusa Teknik 40 MLK probarako, emakumeei zuzendutako entrenamenduak hasiko dituzte

Ane Olaizola 2023ko urr. 23a, 09:00

Malen Osa, iazko entrenamendu saio batean.

Iazko formatu bera jarraituko dute antolatzaileek: hilero eskainiko dituzte saioak, trail munduan "puntan" dabilen kirolari baten eskutik. Lehenengoa azaroaren 4an izango da, eta Malen Osak gidatuko du. Izena eman daiteke. 

Datorren urteko maiatzaren 4an hirugarrenez egingo duten Domusa Teknik 40MLK mendi lasterketa prestatzeko, probaren antolatzaile Domusa Teknikek eta Azpeitiko Lagun Onak Mendi Bazkunak emakumeei zuzendutako entrenamendu saioak antolatu dituzte aurten ere, haien parte hartzea sustatzeko asmoz.  

Iazko edizioaren "formatu arrakastatsua" jarraituko dute aurten ere, eta trail munduan "punta-puntan" dabiltzan kirolari ezagune eskainiko dute hilero entrenamendu saioa. Aurrenekoa azaroaren 4an izango da, eta Malen Osa korrikalariak gidatuko du, bigarrenez. Egun horretan, 09:00etan elkartuko dira Azpeitiko igerilekuetan, eta 12 kilometro inguruko ibilbidea egingo dute. Ondoren, hamaiketako batekin amaituko dute goiza. Lagun Onak mendi bazkunaren webgunean eman daiteke entrenamendurako izena, azaroaren 2ra bitartean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide