Garaipena erdietsi dute ISBren bi talde nagusiek ligako hirugarren jardunaldian

Maialen Etxaniz 2023ko urr. 23a, 09:50

Juaristi ISBko mutilak, atzo Zornotzaren aurkako partida irabazi berritan. (Mikel Amenabar)

Domusa Teknik ISBk garaipen borobila eskuratu zuen larunbatean, markagailuan 53-85 nagusituta. Juaristi ISBk, berriz, Zornortza hartu zuen etxean atzo, eta 77-75 irabazi zuen partidan. 

Beste aste batez, ez dute hutsik egin Iraurgi saskibaloi taldearen bi talde nagusiek; izan ere, Domusa Teknik ISBko emakumeek nahiz Juaristi ISBko gizonek garaipen bana erdietsi dute ligako hirugarren jardunaldian. 

Domusa Teknik ISBk etxetik kanpo jokatu zuen Espainiako LF2 ligako hirugarren jardunaldia larunbatean, Alcorconen aurka. Madrilgo taldea izan zuen parez pare Joseba Lizarralderen taldeak, eta garaipen borobila eskuratu zuen, markagailuan 53-85 nagusituta. Laugarren jardunaldiaren esperoan, sailkapen orokorrean hirugarren postuan daude ISBko emakumeak. 

Juaristi ISBk, berriz, Zornortza hartu zuen etxean atzo, igandez, euskal taldeen derbi berezian. Giro paregabea sortu zen Azpeitiko kiroldegian, eta hara bertaratu zirenek partida polita ikusteko aukera izan zuten Zilarrezko LEB ligako hirugarren jardunaldian. Estu joan zen partida, eta une batez etxekoei aurrea hartu zieten arren, azkenean ISB izan zen nagusi, markagailuan bi punturen aldearekin, Zornotzaren aurretik amaituta (77-75). Hirugarren jardunaldia amaituta, sailkapenean bosgarren postuan dago ISB. Hurrengo jardunaldia etxetik kanpo jokatuko dute Juaristi ISBko gizonek. Hain zuzen, Urriaren 28an, 20:15ean, Huesca izango dute parez pare Zilarrezko LEB ligako laugarren jardunaldian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide