Zozketa

Birds are Indie eta Ramona's First Evil Boyfriend taldeen kontzerturako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Erredakzioa 2023ko urr. 23a, 15:28

Zuzenekoa 22:30ean hasiko da ostiralean, Sanagustin kulturgunean. Kulturaz kooperatibak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Uztarriak bazkideen artean.

Birds are Indie eta Soma Cult taldeek kontzertua eskainiko dute ostiralean, urriak 27, Sanagustin Kulturgunean. Emanaldia 22:30ean hasiko da, Azkoitiko Ramona's First Evil Boyfriend taldearekin, eta jarraian, Coimbrako (Portugal) pop eta indie estiloko taldearen zuzenekoa hasiko da. Uztarriak Kulturaz kooperatibak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean, eta horiek osteguneko 12:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera.

Parte hartu nahi dutenek hemen eman beharko dute izena, edota, bestela, 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 50 da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide