El Columpio Asesino taldeak kontzertua eskainiko du abenduaren 16an Sanagustinen

Maialen Etxaniz 2023ko urr. 24a, 08:16

Ibilbide profesionalari amaiera eman aurretik, Nafarroako talde ezagunak Iruñetik kanpo joko duten azken kontzertua Sanagustin kulturgunean eskainiko du. Sarrerak salgai daude. 

El Columpio Asesino musika taldea ibilbidea amaitzear da, eta horren aurretik Amarba Baja izeneko biraren barruan emango dituen hainbat kontzertu iragarri ditu. Geldialdi horietako bat Azpeitian egingo du abenduaren 16an, 23:00etan. Hain zuzen, Iruñetik kanpo eskainiko duen azken kontzertua izango dela jakinarazi du Kulturaz kooperatibak. 

El Columpio Asesino 1999an sortutako Iruñeko musika banda da. Nekez sailka daitekeen estiloa du, rocketik punkera doana, baina beti oso pertsonala, elektronika eta sintetizadoreak nahastuz.

Atzotik salgai daude abenduaren 16rako sarrerak Kulturaz.eus webgunean, 25 euroan. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide