Ikuskizuna, errekorra eta omenaldiak, agur kutsuko Urrakiko Igoeran

Urtzi Oteiza

41. aldia berezia izan da auto lasterketa beteranoarentzat. Joseba Iraolak marka berria ezarrita irabazi zuen igandean, eta aurtengoarekin agur esan duten Lagun Arteako Joxe Antonio Aranetak eta Joxe Labaka pilotuak omenaldi beroa jaso zuten sari banaketaren tartean.

Ikustear dago 2023koa autoen Urrakiko Igoeraren azken aldia izango den ala ez. Lasterketaren irudi esanguratsuenak, bertako pilotuenak eta inoiz baino bereziagoa izan zen sari banaketa ekitaldiarenak jaso ditu Erlo Telebistak Urrakiko 41. Igoeraren laburpen bideo honetan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide