Behobia-Donostia lasterketara joateko autobusa eskainiko du udalak

Intza Trula 2023ko urr. 25a, 09:00

Lasterketaren irteera puntuko irudi bat. (Behobia-Donostia)

Azaroaren 12an korrituko dute aurtengo Behobia-Donostia lasterketa eta Azpeitiko Udalak korrikalariak irteeraraino eramateko autobusa antolatu du. Igerilekuan eman daiteke izena, sei euro ordainduta.

Azaroaren 12an, igandez, egingo dute aurtengo Behobia-Donostia lasterketa. Azken urteetan egin ohi duen moduan, lasterkariak irteeraraino eramango dituen autobusa antolatu du Azpeitiko Udalak.

55 pertsonentzako lekua egongo da autobusean eta zerbitzua erabili nahi dutenek igerilekuan eman beharko dute izena, sei euro ordainduta. Horrez gainera, udalak jakinarazi du autobus zerbitzua joateko soilik izango dela eta itzulera nork bere kabuz egin beharko duela. Lasterketaren egunean 07:30ean aterako da autobusa anbulatoriotik. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide