Odola emateko aukera izango da bihar

Nerea Uranga 2023ko urr. 24a, 16:25

Odol emaileak.

Parrokiaren Soreasuko lokalean izango da horretarako aukera, 16:30etik 20:30era bitartean. Odola eman ahal izateko aurrez hitzordua eskatu behar da.

Odol Emaileen Elkarteak odola ateratzeko hitzordua jarri du biharko, asteazkena. Parrokiaren Soreasuko lokalean izango da horretarako aukera, 16:30etik 20:30era bitartean –lokalera sarrera Perez Arregi plazatik Soreasu antzokira arteko pasabidean dago–.

Odola eman ahal izateko aurrez hitzordua hartu beharko da, aurrez online txanda hartu gabe dutenek, bihar bertan, 943-00 78 84 telefono zenbakira deitu beharko dute, 08:30etik 13:30era bitartean. Aurrenekoz odola emateko asmoa dutenek ere aurrez hartu beharko dute hitzordua, aurrez aipatutako telefono horretara deituta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide