'Bidasoa 2018-2023' filma eta migratzaileei buruzko solasaldia izango dira asteburuan Soreasun

Nerea Uranga 2023ko urr. 25a, 10:10

'Bidasoa 2018-2023' dokumentaleko irudi bat.

Igandean eta astelehenean izango da Fermin Muguruzak zuzendutako dokumentala ikusteko aukera. Igandean, ikus-entzunezkoaren emanaldiaren aurretik, solasaldia izango da Irungo Harrera Sareko kide diren Oihana Galardirekin eta Anaitze Agirrerekin eta Gari Garaialde argazkilariarekin.

Asteburuan Bidasoa 2018-2023 filma ikusteko aukera izango da Soreasu antzokian. Igandean, 19:00etan izango da dokumentalaren proiekzioa eta slasaldia, eta astelehenean, 21:00etan ikus-entzunezkoaren emanaldia.

Igandean, Fermin Muguruzak zuzendutako ikus-entzunezkoaren emanaldiaren aurretik, Bidasoa gurutzatzen duten migratzaileen inguruko solasaldia izango da Elkar-ekinek antolatuta. Solasaldian Irungo Harrera kide Sareko Oihana Galardik eta Anaitze Agirrek nahiz Gari Garaialde argazkilariak parte hartuko dute. Ordu erdi inguruko hitzaldia izango da, eta ondoren proiektatuko dute dokumentala.

2018ko udan Pirinio-Atlantikoko Bidasoako muga naturalaren pasabide batzuek itxi eta kontrolak ezarri zituen Frantziak, Europako gainontzeko herrialdeetara migratzaileen sarrera eragozteko; urtebetean hamar hildako eragin zituen neurri horrek. 2021eko apiriletik zazpi pertsona hil dira Bidasoa ibaiko uretan itota, Irun eta Hendaia artean, eta 2021eko urrian beste hiru migratzailek bizia galdu zuten Ziburun, tren batek harrapatuta. Bidasoa 2018-2023 dokumentalak, ibaiaren bi aldeetako hainbat ekintzaileren lekukotzak jaso ditu, besteak beste, Harrera Sarea eta Bidasoa elkarteetako ordezkarienak. Horrez gain, bizia galdu duten migratzaileak ere gogoan ditu.

Irailean estreinatu zuten Bidasoa 2018-2023 dokumentala 71. Donostiako Zinemaldian, Zinemira sailean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide