Umeentzako igande arratsaldetako zinema emanaldia ere iragarri du Kulturaz kooperatibak igande honetarako. 16:30ean hasita, La patrulla canina: la superpelícula ikusteko aukera izango da Soreasu antzokian. Marrazki bizidunen telesail ezaguneko pertsonaien abentura berri batek osatzen du filma. Honela dio sinopsiak: "Meteorito magiko bat Abentura Hirian izartzen denean, Txakur Patruilako txakurkumeek superbotere batzuk lortzen dituzte, Txakurkume Ahaltsuak! Skyerentzat, taldeko txikienarentzat, bere botere berriak egia bihurtutako ametsa dira. Baina gauzak korapilatu egiten dira Humdingerrek, kartzelatik ihes egin berri duen txakurkumeen artxietsaiak, Victoria Vancerekin bat egiten duenean, meteoritoekin obsesionatutako zientzia-burugabekeria bat, eta superbotereak lapurtzeko eta superbilau bihurtzeko aliantza bat eratzen dutenean. Abentura Hiria amildegiaren atarian dagoela, Txakurkume Boteretsuek superbilauak geldiarazi beharko dituzte beranduegi izan baino lehen, eta Skyek jakingo du taldeko txikienak ere erabaki dezakeela emaitza".
Bidasoa 2018-2023 filma eta migratzaileei buruzko solasaldia ere izango dira asteburuan Soreasun; Fermin Muguruzaren dokumentala igandean eta astelehenean izango da ikusgai Soreasun, eta igandeko saioaren ondoren solasaldia ere izango da, Irungo Harrera Sareko Oihana Galardirekin eta Anaitze Agirrerekin eta Gari Garaialde argazkilariarekin.
Emanaldi guztietarako sarrerak salgai daude Kulturaz.eus webgunean.