Zozketa

Birds are Indie eta Ramona's First Evil Boyfriend taldeen kontzerturako sarrerek badituzte irabazleak

Erredakzioa 2023ko urr. 26a, 15:15

Emanaldia 22:30ean hasiko da bihar, ostirala, eta sarreren irabazleak Maite Astigarraga eta Ainhoa Unanue bazkideak izan dira.

Birds are Indie eta Soma Cult taldeek kontzertua eskainiko dute bihar, ostirala, Sanagustin Kulturgunean. Emanaldia 22:30ean hasiko da, Azkoitiko Ramona's First Evil Boyfriend taldearekin, eta jarraian, Coimbrako (Portugal) pop eta indie estiloko taldearen zuzenekoa hasiko da. Uztarriak Kulturaz kooperatibak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean, eta zozketa egin ondoren, irabazleak Maite Astigarraga eta Ainhoa Unanue izan dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide