Erresistentziak eta pribilegioak hitzaldia eskaini zuen atzo, asteartea, Palmira Dualek Azpeitiko Emakumeen Txokoan. Kera elkarteko kidea da Dual, eta besteak beste, ijito herriaren errealitatera hurbiltzeko, eskubideen eta pribilegioen arteko desberdintasunaz hausnartzeko, gizarte maioritarioen erresistentziak eta ijito herriaren erresistentziak ezagutzeko hitzaldia eskaini zuen atzokoan.
"Ijito-herriaren errealitatera hurbildu ginen, eskubideen eta pribilegioen arteko aldeaz hausnartu genuen, gizarte maioritarioek ijito-herriarekiko dituzten erresistentziei eta alderantziz, ijito-herriak gizarte maioritarioekiko dituen erresistentziei heldu genien eta emakume ijitoek jasaten duten diskriminazio intersekzionala identifikatzeko klabeak mahaigaineratu genituen", azaldu dute Emakumeen Txokoko kideek.