Iñigito Txapelpunken ipuin kontaketa saioa izango da Udal Liburutegian

Nerea Uranga 2023ko urr. 27a, 10:10

Iñigito Txapelpunk musikaria eta idazlea. (Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza)

Datorren astelehenean izango da HH5eko haurrei zuzendutako ipuin kontaketa saioa. Aldez aurretik izena eman behar da Azpeitiko Udal Liburutegira deituta.

Iñigito Txapelpunk musikaria eta idazlea ariko da ipuin kontalari datorren astelehenean, urriaren 30ean, Azpeitiko Udal Liburutegian. 17:30ean hasiko da saioa, eta Haur Hezkuntzako 5. mailako haurrei zuzendutako kontaketa izango da.

Ipuin kontaketa saiora joan nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute liburutegira deituta, 943-15 71 95 edota 688 81 55 06 telefono zenbakietara.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide