Gabonetarako atzera kontaketa, martxan

Ihintza Elustondo 2023ko urr. 27a, 11:09

Udal langileak Gabonetako argiak jartzen, Perez Arregi plazan. (Ihintza Elustondo)

Eguberriak gero eta hurbilago daudela iragartzen duen irudia ikusi ahal izan da egunotan Azpeitian: Gabonetako argiak jartzen ari dira herriko zuhaitzetan.

Eguraldia hasi da hozten, gaztaina saltzailearen postua ere dagoeneko jarrita dago Perez Arregi plazan, eta egunotan, Gabonak gero eta hurbilago daudela iragartzen duen irudia ikusi ahal izan da: Gabonetako argiak jartzen ari dira herriko zuhaitzetan. Turroiak eta polboroiak supermerkatuetan, berokiak soinean eta argiak kaleetan, martxan da Eguberrietarako atzera kontaketa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide