Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko Haur Hezkuntzako eraikinean (Euskalerriako eraikina) jolas eremua hobetzeko lanak hasi dituzte. Azpeitiko Udalak lizitaziora atera zuen proiektua, eta Construcciones Urbitarte enpresak lortu du esleipena. Dagoeneko ekin diote lanei, eta, besteak beste, jolastokiaren zati bat estaliko dute.
Bi denbora mugetan egingo dituzte obreak. Lehen lauhilekoan Haur Hezkuntzako eraikineko patioaren zati bat estaliko du enpresak, lau hilabeteko epean; bigarrengoan, berriz, bi hilabeteko epean eraikinaren jolasgunea hobetzeko lanak egingo dituzte, "inklusibitate irizpideekin".
Urte hasieran Karmelo Etxegaraiko Perdillegiko eraikineko gimnasioa berritzeko lanak egin zituzten, eta orduko hartan ere Urbitarte enpresak egin zituen berritze obrak.