Zaintzaren inguruan hausnartuko dute Malen Etxeak antolatutako ikastaro mistoan

Intza Trula 2023ko urr. 29a, 10:00

Greba feminista orokorraren inguruko bilera. (Nerea Uranga)

Azaroaren 30eko greba feminista orokorraren harira zaintzaren inguruan mintzatuko dira Malen Etxeak antolatutako ikastaro mistoan. Azaroaren 4an izango da saioa, 16:00etan Emakumeen Txokoan.

Zaintzaren inguruan hausnartuko dute datorren astean Malen Etxeak antolatutako ikastaroan. Azaroaren 30erako deituta dagoen greba feminista orokorraren harira egingo dute saioa.

Horrenbestez, 16:00etan Emakumeen Txokoan elkartuko dira eta, besteak beste, zaintza zer den eta lan hori egitearen zergatien inguruan hitz egingo dute bertan. 

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide