Ezkurra II.arentzat eta Martirenarentzat izan da Azpeitiko 22. Erremonte Txapelketa

Aitziber Arzallus 2023ko urr. 28a, 10:05

Pilota jaialdiaren aurretik, erremontea probatzeko aukera izan zuten gaztetxoek Izarraitz pilotalekuan bertan pilotari profesionalen eskutik, eta dozenaka izan ziren animatu zirenak.

Azpeitiko 22. Erremonte Txapelketak baditu irabazleak: Ezkurra II.a eta Martirena. Atzo jokatu zuten finala Aldabe eta Juanenearen kontra, Izarraitza pilotalekuan, 19:00etan hasita, eta txapeldunek nagusitasun menderatu zituzten aurkariak, lehen jokoan 15 eta 11 eta bigarrenean 15 eta 4 gailenduta.

Jaialdiko aurreneko partidan, berriz, Ansa II.a eta Barrenetxea IV.a Urrizaren eta Larrañagaren aurka aritu ziren, eta berdinduagoa izan zen. Lehen jokoa Ansa II.ak eta Barrenetxea IV.ak irabazi zuten 15 eta 11; bigarrena, Urrizak eta Larrañagak, 7 eta 15; eta horrenbestez, hirugarren jokoa lehiatu beharra izan zuten. Horretan, Ansa II.a eta Barrenetxea IV.a 5 eta 2 gailendu zitzaizkien kontrarioei; horrenbestez, haientzat izan zen norgehiagoka.

Partiden aurretik, erremontea probatzeko aukera izan zuten gaztetxoek Izarraitz pilotalekuan bertan, pilotari profesionalen eskutik, eta dozenaka izan ziren animatu zirenak. Ordubete pasatxoko saioa egin zuten Oriamendi 2010k haientzat ekarritako plastikozko xestoekin eta pilota bereziekin jolasean.

(Argazkiak: Maialen Andres eta Aitziber Arzallus)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide