Organo eta biolin doinuek girotu dute parrokia

Aitziber Arzallus 2023ko urr. 28a, 16:00

Iraia Bereziartu biolinarekin eta Itziar Urbieta pianoan, atzo. (Nerea Uranga)

Itziar Urbieta eta Iraia Bereziartua musikari azpeitiarrek barroko garaikoak nahiz garaikideagoak diren konpositoreen lanak joko zituzten atzo iluntzeko saioan bertaratu ziren herritarren gozagarri.

Itziar Urbietak eta Iraia Bereziartuak organo eta biolin kontzertua emango zuten atzo iluntzean Azpeitiko Soreasuko Sebastian Donearen Parrokian, Gipuzkoako Organoak zikloaren barra. Barroko garaikoak nahiz garaikideagoak diren konpositoreen lanak joko zituzten, hala nola Johan Sebastian Bach (1685-1750), Francois Couperin (1668-1733), Cesar Franck (1822-1890), Lili Boulanger (1893-1918), Arvo Pärt (1935) eta Barbara Heller (1936) musikagileenak, bertaratu ziren herritarren gozagarri.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide