Hileko azken ostiralarekin, euskal presoen eskubideak aldarrikatu dituzte dozenaka herritarrek

Aitziber Arzallus 2023ko urr. 28a, 11:00

Atzo arratsaldean egin zuten elkarretaratzea. (Aitziber Arzallus)

Bilkuraren bukaeran, argazki jendetsua atera dute plazan Gotzon Aranburu preso azpeitiarrari bidaltzeko.

Atzo urriko azken ostirala izanik, euskal presoen eskubideen alde elkarretaratzea egin zuten dozenaka lagunek plazan, Azpeitiko Sarek deituta. Kontzentrazioaren bukaeran, Gotzon Aranburu preso azpeitiarrari bidaltzeko argazki jendetsua ere atera zuten bidutakoek, aurki haren urtebetetzea delako. Aranbururi 35 urte eta hamabost eguneko kartzela zigorra ezarri zioten, eta dagoeneko 25 urtetik gora daramatza espetxean.

(Argazkia: Maialen Etxaniz)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide