Haize zakarraren arrastoak

Aitziber Arzallus 2023ko urr. 29a, 10:13

Loiolan haizeak bota duen zuhaitza. (Andoni Elduaien)

Udaltzaingoak hedabide honi baieztatu dionez, bart gaueko haize zakarrak hainbat zuhaitz eraitsi ditu Loiolan, Sistiaga Errekara bidean, Oñatzera bidean eta Xoxotera bidean.

Igande eta jaiegunetan ohikoa den moduan, gaur ere dozeanaka izango ziren kirolerako arropa jantzi eta korrika zein oinez Azkoititik buelta egitera irtengo ziren herritarrak, eta haietako askok Loiolan geldialdia egingo zuten hamar metrotik gorako zuhaitza lurrean etzanda ikusi dutenean. Udaltzaingoak hedabide honi ziurtatu dionez, bart gaueko haize zakarra izan da zuhaitza bota duena, eta behin lurrean zela ikusi dute aurrez ustelduta zegoela. 

Loiolakoa, ordea, ez da izan haizeak eraitsi duen zuhaitz bakarra. Sistiaga Errekara bidean beste bat bota duela jakinarazi du Udaltzaingoak, Oñatzera bidean ere bai, eta baita Xoxotera bidean ere, Sagatseta baserria baino goraxeago.  

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide