Hondakin komertzialen bilketa ohi baino goizago egingo dute Santu Guztien Egunean

Nerea Uranga 2023ko urriaren 30a

Hondakin organikoa eta errefusa botatzeko edukiontzi bana. (Urola Erdiko Mankomunitatea)

Urola Erdiko Mankomunitateak jakinarazi duenez, azaroaren 1ean, asteazkenean, 10:00etarako jasoko dituzte hondakin komertzialak.

Hondakin komertzialen bilketa ordutegia aldatu egingo dute asteazkenean, Santu Guztien Egunean. Jaieguna izanik, Urola Erdiko Mankomunitateak adierazi du hondakinen bilketa 10:00etarako egingo dutela, beraz, ordu horretarako atera beharko dituzte hondakinen ontziak jasotzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide