Hainbat herritar bildu dira Soreasun, 'Bidasoa 2018-2023' filma eta migratzaileei buruzko solasaldia ikusteko

Intza Trula 2023ko urr. 30a, 10:33

'Bidasoa 2018-2023' filmaren proiekzioa Soreasun. (Mireia Galarza)

Atzo arratsaldean Bidasoa 2018-2023 filma eman zuten Soreasun, eta emanaldiaren aurretik Bidasoa zeharkatzen duten migratzaileen inguruko solasaldia izan zen. Atzo joaterik izan ez zutenek gaur izango dute berriz ere filma ikusteko aukera, 21:00etan.

Herritar ugari bertaratu zen atzo arratsaldean Soreasura, Fermin Muguruzak zuzendutako Bidasoa 2018-2023 dokumentala ikustera. Horrez gainera, proiekzioaren aurretik Irungo Harrera Sareko Anaitze Agirrek, Gari Garaialde argazkilariak eta Ibrahima Diallo Azpeitian bizi den migranteak bidasoa gurutzatzen duten migratzaileen inguruko solasaldia eskaini zuten Elkar-ekinek antolatuta.

Atzo arratsaldean ikus-entzunezkoaren proiekziora joateko aukerarik izan ez zutenek gaur iluntzean izango dute berriz filma ikusteko aukera. 21:00etan izango da emanaldia, Soreasun.

Anaitze Agirre, Ibrahima Diallo eta Gari Garaialde. (Mireia Galarza)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide