'Azken galdera amari' ipuina aurkeztuko du Manex Beristainek ostegunean

Nerea Uranga 2023ko urr. 31a, 09:00

Manex Beristain.

Udal Liburutegian izango da aurkezpena, eta nahi duten guztiek joan ahal izango dute, helduek zein haurrek.

Azken galdera amari ipuina aurkeztuko du Manex Beristain azpeitiarrak azaroaren 2an, ostegunean. 18:00etan hasiko da aurkezpena Udal Liburutegian. Aurkezpena nahi duten herritar guztientzako irekia izango da, eta aldez aurretik ez da izena eman beharko. Aurkezpenaren antolatzaileek azaldu dutenez, "heldu nahiz haurrei zuzendutako aurkezpena da, baina haurrak joatekotan gurasoekin joatea komeni da".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide