Azaroko Uztarria aldizkariaren aurrerapena: Gaixotasun Hemorragiko Epizootikoa

Erredakzioa 2023ko aza. 2a, 09:57

Uztarria hasi da bazkideei etxez etxe azaroko aldizkaria banatzen. Hil honetako aldizkarian, ohi bezala, askotariko edukiak landu ditu komunikazio taldeak, eta tartean da behien Gaixotasun Hemorragiko Epizootikoaren (GHE) inguruan Ihintza Elustondo kazetariak egindako erreportajea. Honako hau aurrerapen bideoa da.

Gaixotasun Hemorragiko Epizootikoa (GHE) Euskal Herrira iritsi da, baita Azpeitira ere. Eltxoek transmititzen dute birusa abelburutik abelburura, eta askotariko sintomak eragiten ditu animaliengan; kasurik larrienetan, hil egiten dira. Oñazko Zelaiaran baserrian, esaterako, hamabost behi kutsatu dira, eta hiru hil. "Egoera zaila" izaten ari da ganaduzaleentzat, eta laguntza eskatu diete erakundeei.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide