Areto dantzek hartuko dute Sanagustin kulturgunea gaur gauean

Intza Trula 2023ko aza. 3a, 08:45

Sanagustin dantzaleku egitasmoko irudia. (Kulturaz)

Hilero ohikoa den moduan, areto dantzak egingo dituzte herritarrek, 23:00etatik aurrera Sanagustin kulturgunean.

Sanagustin kulturgunea dantzaleku bilakatuko da gaur gauean. Hilero ohikoa denez, areto dantzak egiteko aukera izango dute herritarrek, 23:00etatik aurrera. Besteak beste, salsa, bachata, kizomba eta txa-txa-txa doinuekin dantza egin ahal izango dute bertaratzen direnek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide