Repsol gidak gastronomia arloko sariak banatu ohi ditu, eta sari horietako bat jaso du Azpeitiko DA tabernak. Hain zuzen ere, Solete izeneko sariak sortu zituen Repsolek duela urte batzuk, "zerbait berezia duten eta gomendagarriak diren guneei" emateko. Guztira, ehunka Solete banatu dituzte, eta horietako bat eskuratu du Azpeitiko tabernak. Zehazki, Fast Good mailako saria eskuratu du DAk.
Ez da DA tabernak Solete saria eskuratzen duen lehen aldia. 2021ean ere jaso zuen Fast Good aitortza. Urola Kostan beste bi tabernak ere jaso dute aitortza, hain zuzen, Zarauzko Mele-melek eta Tidore tabernak.