Santo Tomas egunean postua jartzeko eskaera egin daiteke jada

Intza Trula 2023ko aza. 1a, 15:12

2019ko Santo Tomas eguna. (Artxibokoa)

Santo Tomas egunean txorizo, barazki, fruta, lore, ogi edo etxeko produktuen posturen bat jartzeko asmoa dutenek azaroaren 15era arteko epea dute izena emateko. Udalaren webgunean edo udaletxean aurrez aurre egin daiteke eskaera.

Urtero legez, Santo Tomas egunean plaza eta Azoka Plaza jan-edanerako eta bestelako produktuen postuekin beteko da. Salmenta postua jartzeko interesa duten herritarrek jada eman dezakete izena.

Horretarako Azpeitiko Udalaren webgunera jo beharko dute, edo, bestela, aurrez aurre udaletxean ere izango dute horretarako aukera, azaroaren 15era bitarte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide