Adimen emozionala lantzeko tailerra eskainiko dute datorren astean Basazabalen

Intza Trula 2023ko aza. 2a, 09:00

(Pixabay)

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Treba Gazteak programaren barruan antolatu dute adimen emozionalari buruzko saioa datorren asteazkenerako, hilaren 8rako. Ainhoa Urretagoienak gidatuko du tailerra.

Adimen emozionala: zer da sentitzen dudana? galdera ardatz hartuta adimen emozionalaren inguruko tailerrean parte hartzeko aukera izango dute datorren astean herritarrek. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Treba Gazteak programaren barruan antolatu dute saioa.

Ainhoa Urretagoiena izango dute gidari tailerrean eta 18 eta 30 urte bitarteko pertsonei zuzendutako jarduera izango da. Horrenbestez, datorren asteazkenean, azaroaren 8an, elkartuko dira Basazabalen, 17:30etik 20:30era bitartean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide