Lore ugari eta bisitari bakan batzuk hilerrian, Santu Guztien goizean

Mailo Oiarzabal 2023ko aza. 1a, 12:07

Senideen eta gertukoen hilobiak lorez apaindu dituzte aurten ere herritar ugarik. Lanak aurreratuta zituzten askok, eta gaurko goiz euritsuan ere ohi baino mugimendu gehiago antzeman arren, ez da jendetzarik ibili Abitaingo hilerri inguruan.

Gaur, azaroak 1, Santu Guztien Eguna da, hildakoak oroituz hilerriak lorez eta bisitariz betetzen diren urteko egun seinalatua. Eta lorez beteta ageri zen goizean Azpeitiko hilerria ere, baina bisitari bakan batzuk elkartu dira han lehen orduetan behintzat.

Izan ere, hilobiak txukuntzeko eta lorez apaintzeko lanak aurreratuta zituzten askok, eta gaurko goiz euritsuan ere ohi baino mugimendu gehiago antzeman arren, ez da jendetzarik ibili Abitaingo hilerri inguruan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide