Kontseilu Sozialistak oinarrizko produktuen bilketa egingo du azaroaren 9tik 11ra bitartean

Iraia Oteiza 2023ko aza. 2a, 10:30

Kontseilu Sozialistaren bilketa bateko irudia. (Kontseilu Sozialista)

Hiru egun horietan bilduko dituzte produktuak Azkoitian, Azpeitian eta Zestoan, hainbat supermerkaturen eta saltokiren aurrean. Ogi apurrik ez! lelo hartuta gauzatuko dute bilketa.

Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak oinarrizko produktuen ikasturteko lehen bilketa egingo du hilaren 9tik 11ra bitartean. Ogi apurrik ez! lelo hartuta, Azkoitian, Azpeitian eta Zestoan bilduko dituzte produktuak hiru egun horietan: Azkoitian, BM eta Eroski txikiaren kanpoaldean; Azpeitian, Juan XXIIIko eta Sanjuandegiko Eroski saltokien atarian; eta Zestoan, Gesalaga kalean.

Ostegunean, azaroaren 9an, 17:00etatik 20:00etara jarriko dituzte produktu bilketarako postuak; ostiralean, azaroaren 10ean, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara; eta larunbatean, hilaren 11n, 10:00etatik 13:00etara gauzatuko dute bilketa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide