Bi autoren arteko istripua izan da Lasaon

Ane Olaizola 2023ko aza. 2a, 14:28

13:45ean izan da bi ibilgailuen arteko istripua, eta ondorioz errei bat itxita dago. Ertzaintzak ez du baieztatu zauriturik dagoenik.

Bi autoren arteko istripua izan da gaur eguerdian GI-631 errepidean, Lasao auzoan, Zumarragarako noranzkoan. Ertzaintzak adierazi duenez, 13:45ean jazo da istripua, eta une honetan (14:30) itxita dago errei bat. Ez du baieztatu inor zauritu denik.

Ertzaintza istripuaren lekuan da, eta zirkulazioa bideratzen ari da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide