Realarekin lehen partida jokatu du Unai Marrerok

Mailo Oiarzabal 2023ko aza. 2a, 16:24

Realak Buñolen kontra atzo plazaratu zuen hasierako hamaikakoa. Goian, ezkerrean, Unai Marrero debutaria. (Reala)

Donostiako futbol taldeak Buñol kanporatu zuen atzo, Espainiako Koparen lehen kanporaketan, eta hasieratik jokatu zuen atezain azpeitiarrak.

Hainbatetan deialdietan sartu baina jokatu gabe gelditu ondoren, atzo estreinatu zen Unai Marrero Realaren talde nagusian. Requenan (Herrialde Katalanak), Espainiako Koparen lehen kanporaketako partida bakarra jokatu zuten atzo txuri-urdinek Buñol talde apalaren kontra, eta hasieratik jokatu zuen atezain azpeitiarrak. 0-1 irabazi zuen Realak, Carlos Fernandezek egindako golarekin, eta hurrengo kanporaketarako sailkatu zen.

2022an kontratua 2026ra arte luzatu ondoren, joan den uztailean beste urtebeterako, 2027ra arte, luzatu zuen Realarekin lan harremana Marrerok.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide