Arkupehotsak egitasmoan izena eman daiteke dagoeneko

Intza Trula 2023ko aza. 4a, 10:00

Arkupehots egitasmoaren iazko irudi bat. (Kulturaz)

Seigarrengoz antolatu du Kulturaz kooperatibak Arkupehotsak egitasmoa, "musika sortzaile berrien plaza" izateko helburuarekin. Azaroaren 26ra bitartean izango dute parte hartu nahi dutenek izena emateko aukera Kulturaz kooperatibaren webgunean.

Azaroaren 26ra arte egongo da zabalik Arkupehotsak egitasmoaren seigarren edizioan izena emateko aukera. Kulturaz kooperatibak antolatu du ekimena, "musika sortzaile berrien plaza" izateko helburuarekin, eta interesa dutenek honako lotura honetan eman dezakete izena.

"Musika eta soinuaren inguruan sortzea, ikastea eta berau plazaratzea" dira proiektuaren lan ildo nagusiak. Hain zuzen, formazio teknikoa eta artistikoa jasoko dute parte hartzaileek, eta kontzertu bat eskaintzeko aukera ere izango dute.

Musikari berrien plaza izateaz gain "sormen prozesuaren fase guztiak sustatzeko asmoz" dator Arkupehotsaken seigarren edizioa. Horretarako, aukeratuak diren taldeek Dinamoa sormen guneko Soinuaren Eremua erabiltzeko aukera izango dute, entsegua egin eta zuzenekoa prestatzeko. Gainera, talde guztiek bi formakuntza saio jasoko dituzte; teknikoa lehenengoa eta artistikoa bigarrena. Azkenik, hileko azken igandean, emanaldia eskainiko dute Sanagustin kulturguneko arkupeko eszenatokian. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide