Alberdi II.ak ez du lortu Promozio mailako Lau eta Erdikoaren finalerako txartela

Nerea Uranga 2023ko aza. 4a, 09:57

Unai Alberdi, atzo, finalaurrekoa galdu berritan. (EITB)

Zubizarreta III.aren kontrako finalaurrekoa galdu egin du Unai Alberdik. Datorren larunbatean jokatuko dute finala Julen Egigurenek eta Zubizarretak Tolosako Beotibar pilotalekuan.

Promozio mailako Lau eta Erdikoaren txapelketako bigarren finalaurrekoa jokatu zuten atzo Alberdi II.ak eta Zubizarreta III.ak Amasa-Villabonan (Gipuzkoa). Unai Alberdik lanak eman zizkion aurkariari, baina ez zuen lortu finalerako txartela, 19-22 galduta. Aurretik hasi zen pilotari azpeitiarra, eta gertu-gertu ibili zen partida guztian, baina Julen Egiguren herrikidearen kontra txapela jokatzeko aukera bidean gelditu zitzaion.

Txapelketako finala datorren larunbatean jokatuko du Julen Egigurenek Zubizarreta III.aren kontra. Tolosako (Gipuzkoa) Beotibar pilotalekuan izango da, 17:15ean. Egiguren V.arentzako Promozio mailako Lau eta Erdikoaren txapelketako hirugarren finala izango da datorren zapatukoa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide