Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak Etxebizitza Sindikatua sortu du, eta herriz herri aurkezten ari dira, "etxebizitzaren alorrean esku hartzeko eratutako tresna berria". Azpeitian atzo arratsaldean eman zuten Etxebizitza Sindikatuaren helburuen eta asmoen berri, 18:30ean hasita, Azoka Plazako aretoan egindako saioan.
Azpeitiko, Azkoitiko zein Zestoako etxebizitzaren datuak eman zituzten atzoko aurkezpen saioan. Udalerriotan etxebizitza alokairuaren prezioak zenbat igo diren ere azaldu zuten, grafikoen bidez, baita etxebizitzaren metro koadroaren prezioak zenbatekoak diren ere. Alokairuko logelen inguruan ere hitz egin zuten.
"Etengabe mehatxatuak diren bizi baldintzen alde borrokatzeko eta etxebizitzaren alorrean ematen diren erasoei aurre egiteko" sortu dute Etxebizitza Sindikatua, Kontseilu Sozialistaren esanetan.