Abiatu dira azpeitiarrak Bilborantz

Intza Trula 2023ko aza. 4a, 15:57

Bilboko manifestaziorako autobusa hartu aurretik. (Mailo Oiarzabal)

Euskararen aurkako oldarraldia salatuko dute gaur arratsaldean Bilbon, Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat leloarekin egingo den mobilizazioan. Bi autobus bete dituzte Azpeitiko herritarrek, eta Bilbora bidean dira dagoeneko.

Euskararen aurkako oldarraldia salatuko dute gaur arratsaldean Bilbon, Euskalgintzaren Kontseiluak eta beste hainbat eragilek deitutako manifestazioan. Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat lelopean antolatu dute martxa "euskararen biziberritzea helburu duten neurrien kontra auzitegietatik jasotako sententzia sortaren aurrean" sortutako "kezkak" eraginda.

Azpeitiko hainbat herritarrek bat egiten dute deiarekin eta bi autobus abiatu dira Bizkaiko hiribururantz. Manifestazioa 17:00etan abiatuko da, Euskaldunatik.

Herritarrak Bilboko manifestaziora joateko autobusera igotzen. (Mailo Oiarzabal)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide