Danbayan batukadak girotu ditu Alde Zaharreko kaleak

Nerea Uranga 2023ko aza. 4a, 21:15

Danbayan batukada gaur, plazan. (Nerea Uranga)

Aurten ere bisita egin du Azpeitira Bilboko batukadak. 19:00etatik 21:00 ingurura arte ibili da kaleak girotzen, Alde Zaharreko Tabernarien Elkarteak antolatuta.

Danbayan batukada taldeak girotu ditu gaur Alde Zaharreko kaleak. 19:0oetan ekin dio Bilboko batukada taldeak kalejirari, eta pare bat orduz ibili dira musikariak kaleetan. AZTE Alde Zahareko Tabernanien Elkarteak gonbidatuta etorri da Danbayan, eta aurrez ere behin baino gehiagotan jo izan du Azpeitian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide