Klima aldaketaz kontu kontari aritu dira Ekoetxean

Nerea Uranga 2023ko aza. 5a, 16:00

Klima aldaketari lotutako familia ekintza izan dute gaur Azpeitiko Ekoetxean. Maite Frankok hainbat ipuin kontatu dizkie bertan bildutako haur eta helduei, eta konpromisoak ere hartu dituzte.

Klimaren aldaketaren inguruko familia ekintza egin dute gaur goizean Azpeitiko Ekoetxean. Maite Franko ipuin kontalariak gaiari lotutako ipuinak kontatu dizkie ekintzan bildutako haurrei eta helduei. Segidan, parte hartzaileek klima aldaketari aurre egiteko konpromisoak hartu dituzte.

Bukatzeko, hartu dituzten konpromiso edo keinu horiekin lotutako marrazkiak margotu, eta hozkailuan itsasteko imanak egin dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide