70 kirolari inguru bildu dira Domusa Teknik 40 MLKen lehen entrenamendu saioan

Nerea Uranga 2023ko aza. 6a, 08:54

Larunbateko entrenamendu saioan parte hartu zutenak. (Alberto Beloki)

Malen Osak gidatuta egin dute saioko parte hartzaileek entrenamendua. Kirola egin ondoren, hamaiketakoaz eta hitzaldiaz gozatzeko aukera ere izan dute kirolariek. Hurrengo entrenamendu saioa abenduaren 2an izango da.

Domusa Teknik 40 MLK mendi lasterketaren antolatzaileek azaldu dutenez, "arrakastatsua" izan zen larunbat goizean egin zuten entrenamendu saioa. Malen Osak gidatuta egin zuten, 70 pertsona inguruk parte hartu zuen; horietatik 45 emakumeak. Izan ere, entrenamendu saio hauen helburuetako bat mendi lasterketetan emakumeen parte hartzea sustatzea da, eta horietan parte hartzeko gizon batek gutxienez emakume batek lagunduta joan beharra dauka.

Larunbateko irteeran, eguraldia lagun, ibilbideaz gozatzeko aukera izan zutela adierazi dute Domusa Teknik 40 MLKen antolatzaileek. Entrenamendu saioaren bukaeran, hamaiketakoa eta hitzaldia egin zituzten.

Abenduaren 2an egingo dute hurrengo irteera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide