Beste garaipen bat poltsikoratu du Domusa Teknik ISBk

Intza Trula 2023ko aza. 6a, 10:46

Domusa Teknik ISB nesken taldea. (Mikel Amenabar)

Etxetik kanpo jokatu zuten larunbatean Domusa Teknik ISBko neskek eta 52-69 irabazi zuten Viladecans taldearen aurka. Juaristi ISBko mutilek ere etxetik kanpo jokatu zuten partida, igandean, eta 95-70 galdu zuten LEB Ligako liderra den Zamora Enamoraren aurka. 

Domusa Teknik ISBko neskek beste garaipen bat eskuratu dute asteburu honetan etxetik kanpo, 52-69 Viladecans taldearen aurka. Partida kontrolpean izan zuten neskek hasieratik amaierara arte, eta lau laurdenak irabazi zituzten.

Larunbatean lortutako garaipenari esker hirugarren postura itzuli da berriz ere Domusa Teknik ISB; bederatzi puntu ditu bigarren postuan dagoen Fustecma NBF Castello taldearekin berdinduta. Datorren larunbatean, azaroaren 11ean, etxean jokatuko dute Azulejos Moncayo CN Helios taldearen aurka 17:00etan.

Juaristi ISBko mutilek ere kanpoan jokatu zuten jardunaldiko partida, LEB Ligako liderra den Zamora Enamora taldearen aurka, atzo. 95-70 amaitu zuen markagailuak eta, beraz, esku hutsik itzuli ziren mutilak etxera.

Atzo jokatutako lehiaren ondoren hamar punturekin bosgarren postuan da gaurko egunez Juaristi ISB. Datorren larunbatean, berriz ere etxetik kanpo jokatuko dute, Melilla Ciudad del Deporte taldearen aurka 18:00etan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide