Gazako sarraskia gelditzeko eta konponbide politikoa eskatzeko mobilizazioak deitu dituzte biharko

Nerea Uranga 2023ko aza. 6a, 13:24

Gaza Israelek erasotua.

Gernika-Palestina Deialdi Herritarrak bihar, asteartea, mobilizatzeko deia egin du Euskal Herriko herri guztietan. Eguerdian, hezkuntza zentroetan eta lantegietan mobilizatzera deitu dute, eta Azpeitiko plazan elkarretaratzea egingo dute, 19:00etan. Gazako sarraskia gelditu! Konponbide politikoa orain! Palestinarekin elkartasuna! lelo hartuta egingo dituzte mobilizazioak.

Palestinako egoera "gero eta larriagoa" izanik, eta urriaren 21eko Donostiako manifestazioak izandako erantzunaren ondotik, deialdi herritarrari heldu behar zaiola uste du Gernika-Palestina kolektiboak, eta bihar Euskal Herriko herri guztietan mobilizatzera dei egin du. Bihar, asteartea, Azpeitian ere egingo dute elkarretaratzea herritar talde batek deituta, 19:00etan herriko plazan. Gazako sarraskia gelditu! Konponbide politikoa orain! Palestinarekin elkartasuna! lelo hartuta mobilizatuko dira.

Joan den urriaren 7az geroztik, Israelek 9.000 pertsonatik gora hil ditu Gazan, horietatik 4.000 inguru adin txikikoak. Israelen erasoak ikusita, Nazio Batuen Erakundeak ohartarazi du "agortzear" dela Gazan "genozidio bat" ez gertatzeko denbora.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide