Azpeitiko Udalak gaur egingo du azaroko ohiko udalbatzarra. 19:00etan hasita, zortzi puntu dituen lan zerrenda landuko dute udal hautetsiek. Besteak beste, indarkeria matxistaren biktimei arreta emateko bigarren erakunde arteko protokoloa eta Elmubas enpresari jabari publikoko eremu baten erabilera pribatiborako administrazio emakida onartzea jorratuko dituzte.
Hau da, osorik, gaurko udalbatzarraren gai ordena:
- Udalbatzak 2023ko urriaren 3an egindako akta onartzea.
- Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta emateko bigarren erakunde arteko protokoloa.
- Gizarte Zerbitzuak alorreko zerbitzu kontratuaren ohiko espedientea onartzea, prozedura irekiaren bidez: etxez-etxeko laguntza (egunekoa, gauekoa eta integrala), etxebizitza tutelatuen kudeaketa, eta eguneko zentroa (420K).
- Elmubas Iberica S.L. merkataritza-sozietateari jabari publikoko eremu baten erabilera pribatiborako administrazio emakida onartzea.
- Udalaren eta bere sektore publikoaren ordainsariaren igoera onartzea.
- 2024. ekitaldirako taxi zerbitzuaren tarifak onartzea.
- Alkatetzak 2023ko irailean emandako ebazpenen berri ematea.
- Galdera eta erreguak.