Sinadura bilketa egingo du bihar Jubilatu eta Pentsiodunen Plataformak

Intza Trula 2023ko aza. 6a, 17:26

Jubilatu eta Pentsiodunen Plataformak egindako sinadura bilketa bat. (Artxibokoa)

Azpeitiko Jubilatu eta Pentsiodunen Plataformak sinadurak bilduko ditu bihar 10:00etatik 12:00etara bitartean. Plaza nagusian jarriko dute mahaia eta lortutako sinadurak udaletxean aurkeztuko dituzte datorren hileko plenoan, gutxieneko pentsioen gaiari buruzko mozioarekin batera.

Azpeitiko Jubilatu eta Pentsiodunen Plataformak sinadura bilketa egingo du bihar plaza nagusian, besteak beste, 1.080 euroko pentsioa eskatzeko. 10:00etatik 12:00etara bitartean izango dira bertan eta lortzen dituzten sinadurak datorren hilean udaletxean egingo den plenoan aurkeztea da asmoa, gutxieneko pentsioen gaiari buruzko mozioarekin batera.

Besteak beste, honakoak eskatuko dira mozioan: 1.080 euroko pentsioa ezartzea; EAEko eta Nafarroako gobernuei gutxieneko pentsioak hamalau ordainsaritan 1.080 eurora arte osatzeko beharrezkoa den aurrekontu partida gaitzea; genero arrakala ezabatzea; pentsioen eros ahalmena bermatzea eta 40 urte kotizatuta koefiziente murriztaileak indargabetzea.

"Herritar guztiak, zahar zein gazte" deitu dute Jubilatu eta Pentsiodunen Plataformak inprimakiak sinatzera, "denoi dagozkigun gaiak baitira".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide