Herriko hainbat eragilek bat egin dute Gernika-Palestinaren gaurko mobilizazio deiarekin

Nerea Uranga 2023ko aza. 7a, 10:12

Palestinako bandera. (Pixabay)

Gernika-Palestina herri deialdiak Gazako sarraskia gelditu! Konponbide politikoa orain! Palestinarekin elkartasuna! lelo hartuta mobilizazioak deitu ditu gaur Euskal Herriko herrietan. Azpeitian, 19:00etan egingo dute elkarretaratzea plazan. ELA, LAB, EH Bildu, Sortu, Ernai eta Elkar-ekinek bat egin dute deialdiarekin.

Gaur hilabete, urriaren 7az geroztik, Israelek 10.000 pertsonatik gora hil ditu Gazan, horietatik 4.000 inguru adin txikikoak. Israelen erasoak ikusita, Nazio Batuen Erakundeak ohartarazi du "agortzear" dela Gazan "genozidio bat" ez gertatzeko denbora. Gernika-Palestina herri deialdiak, Gazako sarraskia gelditzeko eta konponbide politikoa eskatzeko, elkarretaratzeak deitu ditu Euskal Herriko herrietan, Gazako sarraskia gelditu! Konponbide politikoa orain! Palestinarekin elkartasuna! lelo hartuta. Azpeitian 19:00etan deitu dute elkarretaratzera, plazan.

Gernika-Palestina herri deialdiaren mobilizazio deialdiarekin bat egin dute Azpeitian ELA eta LAB sindikatuek, EH Bilduk, Sortuk, Ernaik eta Elkar-ekinek, eta herritarrak deitu dituzte parte hartzera 19:00etan plazan egingo den elkarretaratzean.




Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide