Gizon talde batek zenbait emakume jazarri izana salatzeko elkarretaratzea deitu du Itaiak

Mailo Oiarzabal 2023ko aza. 7a, 11:03

Zapatu gauean jazarpena, ukituak eta jarraipena pairatu zituzten emakumeei babesa adierazteko eta gertatutakoa salatzeko bilkura gaur egingo dute plazan, 18:00etan.

Urola Erdiko Itaiak elkarretaratzea deitu du gaur arratsalderako Azpeitiko plazan, 18:00etan, joan den zapatu gauean jazotako gertaerak salatzeko. Itaiak jakinarazi duenez, gizon talde batek zenbait emakume jazarri zituen, haiei ukituak eginez eta erasotutako emakumeak gune batetik bestera jarraituz, taldean, beti ere.

Erasoa salatzeko eta erasotuei babesa adierazteko bilkura 18:00etan hasiko da, plazan, Indarkeria matxista orori aurre egin! Erasotzaileen inpunitaterik ez! leloarekin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide