Mozioa babesteko sinadurak jaso dituzte pentsiodunek

Mailo Oiarzabal 2023ko aza. 7a, 12:25

ainbat herritar joan zaizkie sinadura emanez babesa adieraztera Azpeitiko Jubilatu eta Pentsiodunen Plataformakoei. (Mailo Oiarzabal)

Gutxieneko pentsioen gainean mozioa aurkeztekoa da Azpeitiko Jubilatu eta Pentsiodunen Plataforma datorren hilerako, eta sinadurak jasotzeko mahaia jarri dute gaur goizean Sanagustinpean.

1.080 euroko pentsioa ezartzea; EAEko eta Nafarroako gobernuei gutxieneko pentsioak hamalau ordainsaritan 1.080 eurora arte osatzeko beharrezkoa den aurrekontu partida gaitzea; genero arrakala ezabatzea; pentsioen eros ahalmena bermatzea, eta 40 urte kotizatuta koefiziente murriztaileak indargabetzea. Besteak beste eskaera horiek jasotzen dituen mozioa aurkeztu nahi du Azpeitiko Jubilatu eta Pentsiodunen Plataformak datorren hileko udalbatzarrean, eta mozioari babesa emateko sinadura bilketa egin dute gaur, astearteroko azoka eguna baliatuta.

Bi orduz, 10:00etatik 12:00etara, egon dira plataformako kideak sinadurak biltzeko Sanagustinpean jarri duten mahaiaren bueltan, eta hainbat herritar joan zaizkie sinadura emanez ekimena babestera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide