Bihar hasiko dituzte egoitzan San Martin Asteko ekintzak

Nerea Uranga 2023ko aza. 7a, 12:30

San Martin egoitza.

Bihartik larunbatera bitartean askotariko ekintzak egingo dituzte San Martin egoitzan. Trikitilariak, bertsolariak, magia ikuskizuna, meza eta luntxa izango dituzte besteak beste.

Bihar, asteazkena, hasiko dute San Martin Astea adinekoen egoitzan. Lau egunetan ospakizun ekintza ugarirekin gozatzeko aukera izango dute San Martin egoitzako egoiliarrek nahiz haien senideek.

Honakoa da San Martin Asteko egitaraua:

  • Bihar, asteazkena. Astearen inaugurazioa.
    - 11:00. Txupinazoa.
    - 11:00. Unai eta Imuntzo trikitilarien emanaldia.
    - 16:00. Txokolatea txurroekin.
    - 17:00. Boluntarioekin bingo berezia.
  • Etzi, osteguna.
    - 11:00. Toka txapelketa.
    - 17:00. Naia Agirrezabalaga eta Oier Etxeberria bertsolarien saioa.
  • Azaroak 10, ostirala.
    - 11:00. Julen magoa.
  • Azaroak 11, larunbata. Familiaren Eguna.
    - 10:30. San Martin eguneko meza nagusia.
    - 11:30-12:30. Luntxa familiekin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide