1.540 euro bildu dituzte I. Zumbatoi Solidarioarekin

Mailo Oiarzabal 2023ko aza. 8a, 12:47

Zumbatoiaren antolatzaileak eta Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteko ordezkariak, jasotako dirua irudikatzen duen txekearekin. (Utzitakoa)

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak jaso du dohaintza, joan den urriaren 21ean burutu zuten egitasmoaren antolatzaileen eskutik.

Azpeitiko I. Zumbatoi Solidarioak helburuak eta lanak bete ditu. Joan den urriaren 21ean, dozenaka herritarrek egin zuten bat egitasmoarekin Urola Ikastolako kirolgune estalian zumba eginez, baina horiek ez ezik, beste hainbat herritarrek ere egin dute ekarpena Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteari laguntzeko sortutako egitasmoan.

Hain zuzen ere, guztira 1.540 euro bildu dituzte Azpeitiko I. Zumbatoi Solidarioarekin, eta egitasmoaren antolatzaileek diru hori minbiziaren aurkako elkarteari emanda itxi dute lehen edizioa, jaso duen erantzunarekin eta izandako emaitzarekin gustura, eta datorren urtean errepikatzeko gogoz.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide