'Intxaurrak eta hurrak, udazkeneko fruitu goxoak' tailerrean izena emateko azken egunak dira

Intza Trula 2023ko aza. 8a, 16:22

Hurrak. (Ekoetxea)

Fruitu lehorrak eta bertako eta garaiko fruituak kontsumitzeak ingurunean duen eragina ezagutzea da Ekoetxean egingo duten saioaren xedea. Tailerra igandean izango da, eta interesa dutenek ostiralera arte eman dezakete izena.

Intxaurrak eta hurrak, udazkeneko fruitu goxoak esperientzia antolatu du Ekoetxeak igande honetarako. Plazak mugatuak direla jakinarazi dute antolatzaileek, eta tailerra doakoa den arren, beharrezkoa da aurretik izena ematea lotura honetan, ostirala baino lehen.

Saioaren helburua intxaurrak eta gaztainak hobeto ezagutzea da, eta, baita bertako eta garaiko jakiak kontsumitzeak tokiko ingurunean dituen onurak ezagutzea ere.

Familiei zuzendutako egitasmoa da, eta 7 urtetik beherako haurrek heldu batekin joan beharko dute. 10:30etik 12:00etara elkartuko dira, Ekoetxean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide