Musikarekin, dantzan eta bingoan jokatuz hasi dute egoitzan San Martin Astea

Nerea Uranga 2023ko aza. 8a, 18:00

Gaur hasi dituzte San Martin Asteko ekintzak San Martin egoitzako egoiliarrek. 11:00etan bota dute suziria, eta gero trikitilariak, txokolate jana eta boluntarioen laguntzarekin bingo berezia izan dituzte. Larunbatean bukatuko dituzte ospakizun ekintzak Familien Egunarekin.

Trikitilarien emanaldia, dantza, kantua, txokolate jana eta bingo berezia izan dituzte gaur San Martin egoitzako egoiliarrek. 11:00etan suziria botata hasi dute aste berezia egoitzan, eta udal ordezkarien bisita jaso dute. Segidan, Unai eta Imuntzo trikitilariekin dantzarako eta kanturako tartea izan dituzte. Arratsaldean, berriz, txokolatea eta txurroak jan ondoren, boluntarioen laguntzarekin bingo berezia izan dute. San Martin egoitzako langileek esker bereziak eman dizkiete gaurko festa egunean bidelagun izan dituzten Azpeitiko Udaleko ordezkariei, Juan Antxieta musika eskolakoei eta boluntarioei.

Larunbatera arte hainbat ekintza eta ospakizun izango dituzte egoitzan San Martin Astearen barruan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide