Larunbata izango da eskulan tailerrean izena emateko azken eguna

Intza Trula 2023ko aza. 9a, 11:00

Eskulanak. (Pixabay)

Datorren asteartean, hilaren 14an, izango da eskulan tailerra Udal Liburutegian. Plazak mugatuak dira eta izena emateko epea larunbatean amaituko da.

Udal Liburutegian eskulan tailerra egingo dute azaroaren 14an, datorren asteartean, 17:30ean. LH1 eta LH2 mailetako ikasleei zuzendutako saioa izango da eta antolatzaileek azaldu dute lekuak mugatuak izango direla. Interesa dutenek larunbatera bitarte izango dute izena emateko aukera Udal Liburutegian bertan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide